• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminuer la taille du texte

Historia

13. mendean, Juan Perez Baztan, lur hauetako jabeak eta elizako buruzagitzaren ordezkaria den Urdazubiko premontretar apezak erabaki zuten Ainhoako bikariotza sortzea. Garai hartan, eskualdean bastida anitz ziren eta hauen ereduan sortu zen. Ainhoa, Compostelako bidean kokaturik, beilariak errezibitzeko, aterpetzeko eta hornitzeko pentsatua izan zen. Karrika nagusia etorbide zabala da eta etxe ederrez inguratua : batzuk zurbeso agerikoekin, 17. mendekoak eta lapurtar estilokoak, beste batzuk aldiz, 18. mendekoak harri pikatu ederrez apainduak