• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Diminuer la taille du texte

Ondarea ezagutu

Pilota plaza

Euskal Herrian, pilota plaza, toki publikoa da. Bertan biltzen da jendea eta bertan ere iragaten dira herriko bestak. Pilota, kirol biziki preziatua da, Euskal Herriko biztanleak izigarri lotuak baitzaizkio kirol honek ekartzen dituen baloreei: arima indarra, elkartasuna, leialtasuna. Badira molde desberdinak pilotan aritzeko: esku huska, xistera ttiki edo handiarekin (zumezko saskia), palaz (zurezko erraketa), pasaka (larruzko saskia), xarez (soka malguz txirikordatua den erraketa). 

Ondarearen Etxea

Ondarearen Etxean, Ainhoako eta Xareta lurraldeko sekretuak deskubritzen ahalko dituzu 150°-tan izanen den 30 m²-ko pantaila panoramiko batean.

Karrika eta etxeak

13. mendean, Juan Perez Baztan, lur hauetako jabeak eta elizako buruzagitzaren ordezkaria den Urdazubiko premontretar apezak erabaki zuten Ainhoako bikariotza sortzea. Garai hartan, eskualdean bastida anitz ziren eta hauen ereduan sortu zen. Ainhoa, Compostelako bidean kokaturik, beilariak errezibitzeko, aterpetzeko eta hornitzeko pentsatua izan zen. Karrika nagusia etorbide zabala da eta etxe ederrez inguratua : batzuk zurbeso agerikoekin, 17. mendekoak eta lapurtar estilokoak, beste batzuk aldiz, 18. mendekoak harri pikatu ederrez apainduak.

Gorritia etxea hau ohiko lapurtar estilokoa da eta bere inskripzioa ezaguna da: «Marie de Gorriti, Jean Dolhagaray zenaren amak erosi du Gorritia izeneko etxe hau, Jean Dolhagarayek Ameriketatik igorritako diruari esker. Etxea ezingo da saldu ez eta bahi eman. 1662. urtean egina». Gorritia etxea bezala, askotan euskal etxeek atalburu bat dute eta honek erakusten du etxearen garrantzia euskal kulturan.

Arantzazuko Ama Birjinaren kapera

Arantzetako Ama Birjinari eskainia zaion Ainhoako kapera Atsulai mendi mazelan eraikia izan zen. Artzain bati, Ama Birjina agertu omen zitzaion arantza sasi batean eta oihuka hasi omen zen: «arantzan zu! », horra nondik heldu den kaperaren izena. Ainhoako eta inguruetako herrietako jarraikitzaileak aspaldidanik kaperara igotzen dira, Mendekoste astelehenez. 1886az geroztik, gurutze bide bat bada herria eta kapera lotzen dituen bidean. 

Paisaia-hilerria

16. mendetik aitzina, populazioa emendatzen zenez eta elizek jende gero eta gehiago erakartzen zutenez, galeriak eraiki behar izan ziren eta hilobiak kanpora lekualdatu, elizen ingurura, herria berreraikiz; etxe bakoitzak bere hilarria bere auzokoaren ondoan ukan behar zuen. Orduan da disko itxurako hilarrien ugaritzea gertatu eta Euskal Herrian dira aurkitzen gehienak eta zizelkatuenak. hilarri izena hartu dute, «hil» eta «harri» hitzetatik. Data gutti dute baina beste apaindura motak dituzte: lauburuak, irudi geometrikoak. Hauek eguzkia, lanbideak, sinboloak (landareen edo giristinoen sinboloak…).

Gure Amaren Eliza

Eraikina eliza bilakatu da 13. mendean, beilariak iritsi ziren unetik aitzina. Hain segur, gaztelu baten edo 12. mende aitzineko gotor-etxe baten gainean eraikia izan zen eta Urdazubiko premontretar fraideek dute eliza eraiki. Juan Perez de Baztan, Jaureguizar gazteluko eta Ainhoako Jaunak, eliza seguraski hastapenetik Ama Birjinari eskaini zion. Ez du estilo berezirik, baina Lapurdiko eliza gehienetan atzematen diren berezko zenbait ezaugarri ditu. 

Oihana

D'une surface de 431 hectares, la forêt d'Ainhoa est une forêt pastorale, classée en zone montagne. 

Chevreuils, lièvres, sangliers, lapins et oiseaux migrateurs constituent l'essentiel de la faune sauvage.
La lande, la chênaie à chêne pédonculé et les résineux et chêne rouge d'Amérique constituent les trois grands types de peuplement végétaux.

 

 

Latsagia

1958ko irailaren 23an, Ainhoak Napoleon III.a Enperadorearen eta Eugenia Enperatrizaren bisita ukan zuen. Autotik jautsi ziren Alaxorrotaren ondoan -latsagiaren iturriari eman zaion izena- eta haien ibilaldia oinez Dantxariako zubiraino segitu zuten haien jarraitzaileekin, iturriko ura edan ondoren.